Gure Esku Dago

Kanta zaharrak dioen bezala,
ura bere bidean doa.
Goi mendietako ur xirripa
kanpo emariz ibaitu da.
Mugarik ez jarri urei.
Utzi libre beheratzen,
milaka urtez egin legez.
Guk ez dugu aldarri egiteko
heroi edo konkistarik.
Borondateak elkartzen gaitu,
herri izan nahiak.
Hormak eta harresiak ez ditugu maite,
elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.
Ez dugu beste inor mendean hartu nahi,
etorkizuna hautatu, ez besterik.
Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
Jende zoriontsua, herri libre batean.
Herri libre batean!
Rosa, Arane, Omar, Izaro, Maddi,
Carlos, Antoine…
Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
Jende zoriontsua, herri libre batean.
Herri libre batean!
Hiritar desberdinak ametsak ditu biltzen:
etorkin, arrantzale, langabetu, ikasle,
nekazari, langile, musikari, idazle,
erretiratu, ume.
Garazi, Jabier, Bittore, Lur, Amaia,
Gloria, Mamadu…
Kirmen Uribe

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: