Kantuz ene lagunek…

 

MENDIAGUE KANTUZ

Kantuz sortu naiz, eta kantuz nahi bizi, Kantuz igortzen ditut nik penak ihesi, Kantuz izan dudanian zerbait irabazi, Kantuz gostura ditut guziak iretsi,
Kantuz, ni bezalakoak, hiltzia du merezi.

Kantuz pasatu ditut gau eta egunak, Kantuz izan dirade ardura ene lanak, Kantuz biltzen nituen aldeko lagunak, Kantuz eman daitate obra gabe famak,
Kantuz hartuko ahal nau, gure Jainko Jaunak!

Kantuz eman izan tut zenbaiten berriak, Kantuz gustatu izan zait erraitia egiak. Kantuz eman baditut hainitzi afruntuiak, Kantuz barka ditzaten ene bekatuiak,
Kantuz egiten ditut nik, penitentziak.

Kantuz eginez geroz mundura sortzia, Kantuz ein beharko dut, ene ustez, hiltzia, Kantuz emaiten badaut Jainkoak grazia, Kantuz idekiko daut San-Pedro-k atia,
Kantuz egin dezadan zeruan sartzia.

Kantuz ehortz nezaten, hiltzen naizenian, Kantuz ene lagunek, harturik airian, Kantuz ariko dira, ni lurrian sartzian. Kantu frango utziko diotet munduian
Kantu egin dezaten, nitaz oroitzian.

J. Mendiague (1845/1937).   http://www.armiarma.com/emailuak/mizka/mend.htm

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s