Ekonomia solidarioa izango da feminista baldin bada

Zaloa Pérez Hernandorena REAS Euskadi – Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea

Egun hauetan, emakumeek jasandako mendetako diskriminazio eta hauek mantentzen dituzten emakume eta gizonezkoen arteko botere-harremanei buruzko hamaika analisi ageri dira.

 

Esate baterako, aktibitate tasa baxuagoak, langabezi tasa altuagoak, soldata-ezberdintasun lazgarriak edota langabezi eta erretiro prestazioetan baldintza txarragoak, emakumeen bizi-kalitatean eta ongizatean txirotasuna eta desberdintza sortzen duten egoerak dira.

 

Gizon eta emakumeen funtzionamendu ekonomiko ezberdina azaltzerako orduan,  gaur egun oraindik indar handia daukaten eta ustezko ezberdintasun biologikoetan oinarriturik dauden halako estereotipoez baliatu da. Horrela, gizonezkoa norberekeria, harrokeria edo asetasun eta etekin pertsonalaren bilaketarekin erlazionatzen den bitartean, emakumezkoa altruismoa, pertsonen zainketa eta ordaindu gabeko ugalketa lanekin (bai maitasuna edo familiaren txera eta esker ona lortzearren) lotzen da.

 

Sistema ekonomiko kapitalistak, pertsonen bizitza, ongizatea eta beharrizanen asetasunaren aurretik merkatua eta mozkina jartzen ditu, hortaz, merkatuan garatzen diren zeregin eta jarduerei balore sozial eta onarpen handiagoa ematen dizkie. Honez gain, bizitzaren iraunkortasuna ahalbidetzen duten prozesuez guztiz independentea den eta bere burua aski duen sistema bezala agertzen da.

 

Honela, emakumeen eskuetan utzi da bizitzaren zaintzaren ardura, eta hortaz, iraupenarena. Honek, itxuraz autonomoa den mundu publiko bat garatzea ahalbidetu du, gizakien menpekotasunari jaramonik egiten ez diona, askatasunaren(1) sasi-premisan oinarritua. Emakume eta gizonek askatasun osoz jardungo balute eta gizarte ugalketa-zereginak alde batera utziko balituzte merkatuan parte hartu ahal izateko, bizitza nork zainduko luke?(2)

 

Ekonomia Solidarioaren printzipioen Gutunak, lanaren printzipioa, pertsonen bizi-kalitatearen, komunitatearen eta erlazio ekonomikoen funtsezko osagai legez definitzen du. Pertsonen gaitasunen garapena ahalbidetzen duen eta biztanleriaren benetako beharrizanak asetzean arreta jartzen duen lana hain zuzen ere. Gai honen inguruan, REASek – Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea – pertsonen zainketaren esparruan burutzen den lanaren ekarpena azpimarratu nahi du, gehien bat emakumeek egiten duten lana izanik, gizarteak behar beste aintzatesten ez duena eta era bidezkoan banatua ez dagoena.

 

Bai ekonomia solidarioak zein feministak edo ekologikoak, pertsonei, giza-harremanei eta oinarrizko beharrizanen asetzeari lehentasuna ematea aldarrikatzen dute, gizarteak eratutako etengabeko masa-kontsumo(3) nahia kanpoan utziz, helburu nagusitzat etekina lortzea duena. Laburbilduz, ekonomia hauek, interdependentzian, elkarrekikotasunean eta demokrazia eta gardentasunaren sustapenean oinarritutako erlazio ekonomikoak defendatzen dituzte, beti pertsonen arteko ekitatea ardatz nagusitzat edukiz.

 

Ekonomia solidarioak, beste ekonomia bat eratzeko alternatiba errealak proposatzen ditu. Beste ekonomia mota horrek, baliabide sozioekonomikoei txirotutako emakumeen sarrera bidez aberastasunaren banaketa zuzenagoa lagundu behar du eta emakumeentzako kalitatezko enpleguak sustatzen dituzten autogestionatutako prozesuak sortu behar ditu. Laburbilduz, ekonomia solidarioak, gizarte ez-sexista eta solidario baten proiektu feminista errealitate bihurtzen lagundu behar du, ekonomia solidarioa izango delako soilik feminista baldin bada.

 

Zaloa Pérez Hernandorena

 

REAS Euskadi – Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea

 

(1) Bosch, A. Carrasco C. Grau, E. “Verde que te quiero violeta. Encuentros y desencuentros entre ecologismo y feminismo”. Enric Tello-n, La historia cuenta (321-346), Bartzelona: Ediciones El Viejo Topo.

 

(2) Carrasco, C. “La Economía del Cuidado: planteamiento actual y desafíos pendientes”. 2013ko ekainaren 27 eta 28an Bilbon REAS Euskadi, UPV/EHUko Lan Harremanen Unibertsitate – Eskola eta Hegoa Institutuak antolatutako Kulturbasque Uda Ikastaroa, «Zaintza eta bizitzaren iraunkortasuna: ekonomia sozial eta solidarioaren ekarpenak”.

 

(3) Larrañaga, M. Jubeto, Yolanda. “La economía será solidaria si es feminista”.  Argitaratzear dagoen artikulua.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: